XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe aitzinera ailegatu zanean gogor baino gogorrago hartu eban aitak eta mihiean har barik badinotso:

- Zer tertzio dona hau etxera etorteko, ez donat argi esan hortik zehar zeinakio egon beharrean abemariak jo aurretik etxera etorri eta iturriko ura ekarteko?

Ba orain, hartu eina jarroa eta joan hadi agudo iturriko uretan egarriz tximeltan gagozana etxeko guztiok eta! Gainera, ondo irakutzi eina jarroa, honezkero egurdiko ur egonduagaz sumikea eta ugeldarrirainoko guztiak eginda eukiko jozana eta!

Neskatxi horrek ez ei eban txitik be atara, baina bai zuzi baten hartu iturrira bidea guztiz gautu orduko egiteko iturriko haronako hori.

Iturria urruntxo eukan eta gainera errekaz bestalde.